82 Artea Errota euskal pastela

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 2a, 01:00

Artea Errota jatetxea (Zamudio)
Osagaiak: Bizkotxoa egiteko:
     – 150 g gurin
     – 125 g arto-irin
     – 150 g azukre
     – 3 arrautza

Arroz-esnea:
    Betiko erara egin eta bota hiru gelatina. Xehatu eta iragazi.
Gaileta egiteko:
     – 100 g arto-irin
     – 100 g azukre
     – 100 g gurin pomadan
     – 100 g arrautza zuringo

- Sagarra azukre eta txakolinarekin glaseatuta
- Pastel-krema
- Idiazabal gaztaz eginiko izozkia
- Txakolin-ziropea
Prestatzeko era:
    Bizkotxoa eta gaileta betiko erara prestatuko dugu, eta ondoren azaltzen den moduan muntatuko dugu:
    Ontzi batean bizkotxo kapa bat zabalduko dugu. Haren gainean, sagar glasatua ipiniko dugu, pastel-kremarekin batera. Gainean, berriro ere bizkotxo kapa bat ipiniko dugu, eta gainetik arroz-esnea.
    Muntatzea amaitzeko, gaileta ipiniko dugu eta gainean Idiazabal gaztaz eginiko izozki bolatxoa ezarriko dugu erdian. Pastela arto glasatuekin eta txakolin-ziropearekin zipriztinduko dugu.
     (Oharra: Euskal Herriko ohiturei eusteko asmoz, bertoko osagaiak erabiliz egiten du pastel hau Artea Errota jatetxeak)
(Aikor! 38) 2005eko maiatza