83 Zizaz eta ganbaz beteriko piperrak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 2a, 02:00

Leke's jatetxea (Zamudio)
Osagaiak (6 lagunentzako):

     - Pikillo piper-lata bat
     - 200 g. ganba
     - 100 g. ziza
     - 8 berakatz ale
     - 2 kipula
     - 2 azenario
     - 2 cl esnegain
     - 2 laranjaren zukua
     - Gatza
     - Oliba olioa
     - 200 cl esne
     - Irina (zopa-koilarakada bat)




Prestatzeko era:
     Zartagin batean berakatzak gorritu (olio apur batekin), eta ganbak eta zizak (txikituta) botako ditugu. Biguntzen direnean esnea eta irina (irabiatuta) gehituko ditugu. Gatza bota, eta egosten utziko dugu bost minutuan. Ondoren, bandeja batean utziko dugu hozten. (Bezperan egiten bada, hobeto)
     Saltsa: Kipula eta azenarioak txikitu, eta olio apur bat erabilita, frijitzen ipiniko ditugu. Biguntzen direnean zukua, esnegaina eta gatz apur bat bota, eta dena ondo irabiatuko dugu saltsa fin-fina lortu arte. Lodi gelditzen bada, esne apur bat gehituko dugu.
     Zizaz eta ganbaz piperrak bete, eta saltsa gainetik botako dugu. On egin!
(Aikor! 39) 2005eko ekaina

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).