87 Kantxantxara

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 3a, 02:00

Zerurena jatetxea (Sondika)
Osagaiak:
     – Limoi baten zukua
     – Ezti koilarakada bi
     – Kaña-pattar txorrotada ederra
     – Izotzak eta ur minerala (gas bakoa)
Prestatzeko era:
     Edalontzi zabal batean (kantxantxara Kubako edaria da eta bertan lupetzaontzi batean edota koko azalean egiten da) eztia eta limoia nahastuko ditugu koilara batekin, dena bat egin arte. Ondoren, pattar txorrotada bat bota (bakoitzak nahi duen beste) eta azkenik, izotzak eta ura gehituko ditugu, edalontzia ia bete arte. Eta badugu dastatzeko prest.
     Edari freskagarria da eta osasunerako guztiz onuragarria, bere osagaien ezaugarriak direla-eta. Osasuna denentzat! Hala izan dadila!
(Aikor! 41) 2005eko iraila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).