88 Espagetiak Baliko erara

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 3a, 06:00

www.sukaldeon.org
Osagaiak (bi lagunentzat):
     – Espageti finak
     – Tipulin handi bi, xerratan ebakiak
     – Apio adar bi, piper berde bat eta piper gorri bat (juliana eran ebakia)
     – Pipermin bi
     – Tamari (soja saltsa)
     – 200 g. ganba (txikituta)
     – Olioa
     – Gatza
Prestatzeko era:
     Jarri sutan lapiko handi bat gatz apur batekin, eta egosi espagetiak “al dente” egon arte. Erregosi barazki guztiak eta piperminak zartagin batean, eta, eginda daudenean, bota Tamari saltsa, nahi beste. Gehitu espagetiak eta eragin ondo osagai guztiak behar legez nahastu arte. Azkenik, frijitu ganbak eta bota espagetiei.
(Aikor! 42) 2005eko urria

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).