Prestatzeko era:     Ura irakiten ipini. Irakiten dagoela osagai guztiak bota txikituta. Gero gatza eta hiru koilarakada orio bota. Euki egosten hogei minutu inguru, eta ostean, minipimerragaz edo, ondo triturau. Atara mahaira eta jan bildur barik. Sasoi honetan ortuan kalabazin ugari dago, berde zein zurixka, janari arina eta osasungarria da eta ez jatzuz belarriak handiagoak haziko. On egin! | Osagaiak 6 lagunentzat:     – Kalabazin handi bat     – Gaztai atal bi (portzinozkoak)     – Porru bat     – Kinpula erdi     – Zanahori bat     – Oliba orioa     – Gatza     – Baso erdi ur     – Patata bat |