Prestatzeko era:     Ipini kinpulea eta berakatza oriotan. Apur bat egiten danean bota piper berdeak txikituta eta tomatea (gordina, edo egina txorrostada bat). Bigunduten danean bota azanoria tira me-meheak eginda eta arroza. Dana nahastau eta bota litro bat ur baino gehitxoago. Irikiten hasten danean egin gatza eta bota iderrak eta alkatxofak. 15 minutuan irikiten euki eta beste bost bat minutu geldi-geldi jalkiten edo erreposetan, tapauta. Eta on egin! | Osagaiak (5 lagunentzat):     – Kilo erdi arroz     – Kinpula bat     – Berakatz atal bi     – Azanoria bi     – Piper berde bi     – 6 alkatxofa     – 100 g. ider     – Tomate bat     – Oliba orioa     – Gatza |