91 Zigalak, kanelarekin, barazkien eta alkatxofa-kurruskariaren gainean

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 3a, 12:00

Aretxarte hotela (Zamudio)
Osagaiak 4 lagunentzat:
     – 8 zigala
     – 4 alkatxofa
     – Kipula bat
     – Piper berde bat
     – Piper gorri bat
     – Kanela-hautsa
     – Berakatz txikitua
     – Pipermina
Prestatzeko era:
     Zigalei burua eta haginak kenduko dizkiegu: alde batetik,haginak egosi eta gorde egingo ditugu; bestetik, buztanei azala kenduko diegu kontu handiz, buztanaren amaierako zatia kendu gabe utzita. Barazkiak juliana erara zatitu eta gorrituko ditugu.
     Alkatxofak luzetara zatituko ditugu, lamina ahalik eta finenak eginez. Gatza egin, irinetatik pasatu eta olio oso beroan frijituko ditugu.
     Beste alde batetik, olio apur batean berakatz txikitua eta pipermina jarriko ditugu. Gorritzen hasten direnean, zigala-buztanak bota, apur bat gorritu eta kanela-hautsa zabalduko dugu. Erretilu batean jarri eta labera sartuko ditugu, egiten amaitzeko.

Platera aurkezteko modua:
     Plater batean lau alkatxofa lamina ipiniko ditugu, loreirudia eginez. Barazki-multzo bat ipiniko dugu gainean, baita zigala bi ere (aspa bat eginez). Zigala-haginak alboan jarriko ditugu, platera
(Aikor! 43) 2005eko azaroa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).