Osagaiak:     – sagar gorri bi     – arrautza-gorringo handi bi     – limoi ura (limoi erdia)     – gurina (intxaur baten tamainako puska)     – koilarakada bat curry |             – tipula bat     – baso erdi esnegain     – hiru baso barazki-salda     – eskukada bi berro |
Prestatzeko era: Â Â Â Â Tipula zuritu eta zatitu; sagarretariko bat ere xaflatan ebaki. Â Â Â Â Gurina urtu eta tipulari frijitu arin bat eman, gorritu arte. Â Â Â Â Horri sagar zuritua, salda eta currya gehitu eta irakiten jarri. Â Â Â Â Irakiten hasten denean, tapa ipini eta 20 minutuan egosi su motelean. Â Â Â Â Apur bat hozten utzi eta puregailutik pasatu edo irabiagailuaz xehatu; gatzaz eta piperraz ondu eta esnegainarekin nahasitako arrautza-gorringoak zopari gehitu. Â Â Â Â Minutu batzuk su motelean eduki eta eragin, harik eta zopa loditu arte. Â Â Â Â Zopa-ontzi batera bota eta hozkailuan gutxienez hiru orduan hozten utzi. Â Â Â Â Beste sagarra zuritu eta dadotan ebaki. Kaiku txiki batean limoi urarekin ipini, ez dadin ugertu. Mahaira atera baino lehen, sagar-dadoak eta berroak zopara bota eta eragin. Jateko prest dago. |