| Osagaiak:     – 200 g tomate heldu     – 4 arrautza     – 2 urdaiazpiko xerra     – esnea     – gurina     – azukrea     – gatz apurtxo bat     – cherry tomate batzuk,         apaingarri ipintzeko |
Prestatzeko era:     Tomateak garbitu eta zuritu. Azukre apurtxo bat egin eta irabiagailua erabili, purea egiteko. Arrautza-gorringoak tomate purearekin nahastu.     Arrauntza zuringoak elur-punturaino irabiatu eta albo batean utzi. Urdaiazpiko xerrak txikitu eta haiek ere albo batean utzi. Banakako flan-ontzi batzuk gurinaz igurtzi.     Purea zartaginean ezarri eta sutan eduki. Arteetan denbora osoan eragin. Elur-punturaino irabiatu diren zuringoak, gatza eta piperra gehitu. Ondoren, urdaiazpiko txikitua eta zorrotada bat esne bota. Eragin.     Hura guztia flan-ontzi prestatuetan ezarri. Labea 180ºC-tan berotu. Tenperatura horretan dagoenean, flan ontziak sartu eta bertan eduki, gatzatu arte. |