96 Gazta tarta

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 4a, 00:05

Aurregoiti jatetxea (Loiu)
Basea egiteko osagaiak:
    –100 g. gaileta Maria (irinduak)
    –50 g. gurin

Tarta egiteko osagaiak:
    –150 g. Brie gazta
    –150 g. Filadelphia gazta
    –150 g. azukre
    –150 g. esne-gain likido
    –150 ml. esne
    –Gelatina neutro sobre bat
    –Magurdizko marmelada
Basea egiteko era:
    Gaileta irinduak eta gurina nahastu, ore homogeneoa lortu arte. Hogeita lau zentimetroko molde batean orea zabaldu eta gorde egingo dugu.

Tarta egiteko era:
    Gelatina 75 ml esne epelean diluitu eta gorde egingo dugu. Beste alde batetik, esne-gaina eta 75 g. azukre nahastu eta hori ere gorde egingo dugu. Gainontzeko osagaiak su motelean xehatuko ditugu burruntzali batean, irabiagailuak lagunduta. Dena ondo lotuta dagoenean, esne eta gelatinarekin egindako nahastea gehituko diogu. Ondoren, esne-gain harrotua botako dugu, pixkanaka-pixkanaka. Tarta-basearen gainean jarri eta hozkailuan ordu bitan izango dugu, mamitu arte.
    Magurdizko marmelada minutu batean epelduko dugu mikrouhinean. Ia hotz dagoenean, tartan zabaldu eta hozkailuan sartuko dugu.
(Aikor! 45) 2006ko urtarrila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).