95 Zankarroi egosia, arrautza urunetan pasauta (albardauta)

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 4a, 00:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak 5 lagunentzat:
    –Zankarroi kilo bat
    –Arrautza
    –Uruna
    –Kinpula bat
    –Tomate egina
    –Oliba orioa
    –Gatza
Prestatzeko era:
    Egosi zankarroia hari edo firu bategaz lotuta eta gatza eginda (garbantzuakaz batera edo egosten badogu, askoz hobeto), eta, hotzituten danean, xerrak, tajadak, egin. Gero urunegaz eta arrautzeagaz pasau, prijidu eta kazuelan itxi. Orio hau aprobetxatuz saltsea egin: kinpula bat txikitu, eta gorritu edo doretan danean, bota koilara bete urun.
    Apur bat gorrituta gero, bota saldea edo ura, tomate txorrostada bat eta egin gatza. Euki su txikian 10 minutuan, pasau txinotik, bota kazuelara eta euki dana bost minutuan edo irikiten, eta listo.
    On egin!
(Aikor! 45) 2006ko urtarrila