97 Erroskilak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 5a, 00:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak:
    – Arrautza 2
    – Kikera bete esne edo esnegain
    – Kikarakada bi azukre
    – Limoi azala birrinduta
    – Koilarakada bi ekilore (girasol) olio
    – Sobre erdi legamia (altzagarria)
    – Uruna
    – Oliba olioa
Prestatzeko era:
    Osagai guztiakaz orea egin (uruna bota, orea esku artean erabili ahal izateko beste). Behin orea eginda, batu sorki edo trapu baten, frigorifikora sartu eta ordu bitan euki gitxienez (gau osoan be euki lei).
    Frigorifikotik ataraten dogunean erroskila formea emon, oliba olio askogaz prijidu... Sartu ahora (baina erre barik) eta on egin!
(Aikor! 46) 2006ko otsaila