98 Ogizko Tostadak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 5a, 00:05

Maite Lekerika, Leke´s jatetxekoa
Osagaiak:
    – Ogi handi bat
        (bezperan, azala kenduta)
    – Litro bat esne
    – 3 palo kanela
    – Kanela-hauts apur bat
    – 250 g. azukre
    – 300 cl. ur
    – Olioa edo koipea
    – Arrautzak
Prestatzeko era:
    Ogia xerratan ebaki (12 xerra gutxi gorabehera) eta bandeja batean ipiniko ditugu. Ura, kanela eta 200 gramo azukre su motelean egosiko ditugu 15 minutuan. Esnea gehitu eta irekitzen hasten denean, ogiari botako diogu nahasketa eta jalkitzen utziko dugu, nahasketa hori ondo xurgatu arte.
    Beste alde batetik, olioa (edo koipea) berotzen jarriko dugu zartagin batean. Hamar minutu pasatu ondoren, ogiak soberan duen likidoa kenduko dugu espumadera batek lagunduta.
    Arrautzak irabiatu eta tostadak frijitzeko erabiliko ditugu. Tostadak bandeja batean ipiniko ditugu. Azukrea eta kanela-hautsa nahastu eta tostaden gainetik botako dugu.
(Aikor! 46) 2006ko otsaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).