100 Onddo salteatuak foiearekin eta Maldon gatz-txirbilekin, plantxan

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 5a, 00:15

Ankapalu sagardotegia, Larrabetzun
Osagaiak:
    - 300 g. onddo
    - koilarakada bi oliba olio
    - Txorrotada bat txakolin

    - Foie-xerra bi (cm 1etakoak)
    - Maldon gatza
    - Tipulina (platera apaintzeko)
Egiteko era:
    Onddoak ondo garbitu eta xerratan ebakiko ditugu (xerra horiek zentimetro erdikoak izango dira, gutxi gorabehera). Ondoren, gatza botako diegu.
    Zartagin batean olioa berotu eta onddoak erregosiko ditugu. Txakolina bota eta alkohola lurruntzen denean, su-ganetik kendu egingo dugu.
    Beste zartagin batean foiea alde bitan gorrituko dugu minutu 2an. (Ez dugu oliorik botako, foieak berak nahiko koipe duelako). Onddoak eta foiea plater batean jarri eta Maldon gatz-txirbilak botako dizkiegu gainetik. Tipulin-adarrak platera apaintzeko erabiliko ditugu.
(Aikor! 47) 2006ko martxoa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).