| Osagaiak 4 lagunentzat:     – 16 marrubi     – Koilarakada 2 sesamo     – 100 g. txokolate (urtzekoa)     – Menda-hostoak Natillak egiteko:     – Litro erdi esne     – 3 gorringo     – 3 koilarakada azukre     – Bainila-adar 1 |
Prestatzeko era: Â Â Â Â Esnea (gorde apur bat) lapiko batean egosten jarri, azukrea bota eta bero dagoenean bainila-adarra botako diogu. Katilu batean gorde dugun esnea eta gorringoak nahastu eta nahasketa hori lapikora botako dugu,loditu arte eragiteari utzi barik. Â Â Â Â Beste alde batetik, marrubiak garbitu eta zotzetan sartuko ditugu. Broxetaren amaieran menda-hosto batzuk jarriko ditugu. Â Â Â Â Txokolatea urtu eta ontzi leun eta luze batean zabalduko dugu. Broxetak txokolatez estali eta gainetik sesamo apur bat botako diegu. Ostean, hozkailuan sartuko ditugu, txokolatea gogortzeko. Beste ontzi batean natilla apur bat jarri, eta txokolatehari batzuk egingo ditugu platera dekoratzeko; broxetak gainean jarriko ditugu. |