Egiteko era: Onddoak oliba oliotan konfitatuko ditugu. Ondoren, onddoak konfitatzeko erabilitako olioa kendu eta hozten utziko dugu. Olio hori hoztu denean, bakailaoa konfitatzeko erabiliko dugu; ondoren, pilpila prestatuko dugu. Plater zapal batean bakailao-xerrada jarriko dugu, baita onddo-xaflak, onddo konfitatuak eta pil-pila ere. Gainetik perrexil txikitua botako dugu. | Osagaiak: – Bakailaoa pil-pilean – Oliba olioa – Onddoak – Onddo-xaflak (oso meheak) – Perrexil txikitua |