104 Aguakate entsalada

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 5a, 01:15

www.sukaldeon.org
Osagaiak (4 lagunentzat)
    – Letxuga
    – Patata egosiak
         (laguneko bana)
    – 2 arrautza egosi
    – Aguakate erdia
    – Gatza
    – Oliba olioa
    – Ozpina
        
Egiteko era:
    Garbitu letxuga eta, ura kenduta, jarri erretilu batean zabalduta. Hartu arrautza egosiak, eta banandu gorringo eta zuringoak. Zuringoak zati txikitan txikitu. Gorringoak, berriz, geroko gorde. Zuringoa nahiz patata egosi txikitua letxugaren gainean jarri. Ondoren, aguakate xerrak ere bai. Gatza, olioa eta ozpina gaineratu. Eta amaitzeko pure-egitekoaren laguntzaz arrautza gorringoak birrinduta gainetik jarri. Ukitu polita emango dio.
(Aikor! 49) 2006ko maiatza

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).