105 Tuterako kukuluak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 5a, 05:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak:
    – Kukuluak
    – Piper berdea
    – Tipulin bat
    – Tomatea
    – Arrautza bat
    – Antxoiak
    – Gatza
    – Oliba orioa
    – Ozpina
Prestatzeko era:
    Kendu kukuluari kanpoko orria. Garbitu eta lau zati egin. Plater baten ipini eta ganetik binagretea bota. Binagretea egiteko: piper berde erdi bat, tipulin zati bat, arrautza egosi bat, tomate erdi bat zurituta eta ura ondo kenduta; honek danak txiki-txiki egin eta bota orioa, ozpina eta gatza. Azkenik antxoila bat ipini kukulu zati bakotxari ganean eta jateko prest dago. On egin!
(Aikor! 50) 2006ko ekaina