107 Zapo- eta otarrainxka-brotxetak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 14a, 00:00

www.sukaldeon.org
Osagaiak:
     – Zotz luzeak
    – 150 g zapo garbi
    – 8 otarrainxka
    – 4 cherry tomate
    - 4 txanpinoi
    – Piper berdea edo horia
Prestatzeko era:
    Zotzean otarrainxka-isats bat jarriko dugu. Eta ondoren, piper zati bat, tomate txiki bat, zapo puska bat, txanpinoi erdi bat, beste langostino bat… Zartaginean olio tanta bat bota eta brotxeta bi aldeetatik erreko dugu. Erre ostean, gatza botako dugu gainetik.
(Aikor! 51) 2006ko uztaila