108 Entsalada jogurtarekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 14a, 00:05

www.karlosnet.com


Osagaiak:
    – Jogurt natural bi
    – 1 piper
    – 1 pepino
    – 1 kipula
    – Berakatz atal bi
    – Gatza
    – Piperbeltza
    – Perrexila
    – Albahaka


Egiteko era:
    Pepinoa, kipula eta berakatzak zurituko ditugu. Piperra garbitu eta filamentuak eta haziak kenduko dizkiogu. Barazkiak oso tira mehetan moztuko ditugu eta entsalada ontzian jarriko ditugu. Ondoren, jogurtak, piperbeltza eta gatza bota eta dena nahastuko dugu. Perrexila eta albahaka txikitu eta gainetik botako dugu.
(Aikor! 51) 2006ko uztaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).