110 Limoizko mousse edo aparra

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 14a, 00:20

www.sukaldeon.org
Osagaiak:
    – 5 arrautza-gorringo
    – 5 arrautza-zuringo
    – 3 limoiren zukua
    – 5 koilarakada azukre

Egiteko era:
    Arrautza-gorringoak, limoi-zukua eta azukrea nahastu eta mikrouhinean sartuko dugu hiru minutuan. Atera, eragin eta berriro sartuko dugu mikrouhinean hiru minutuan. Atera eta orea hozten denean arrautza-zuringoak harrotuko ditugu. Horiek orearekin nahastuko ditugu eta hozkailuan sartuko dugu, erabat hoztu arte.
(Aikor! 52) 2006ko iraila