112 Tripakiak zizekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 14a, 01:00

www.karlosnet.com
Osagaiak (lau lagunentzat):
    – 1 k. tripaki egosiak
    – pipermin
    – piper txorizeroaren haragia
         (koilarakada 2)

    – 4 koilarakada tomate-saltsa
    – 400 g. ziza
    – lauzpabost berakatz atal
    – olioa
    – gatza



Egiteko era:
    Berakatzak xerretan ebaki eta lapiko batean oliotan erreko ditugu. Zizak garbitu, laminetan ebaki eta baratxuriekin eta piperminarekin (zatituta) batera su bigunez berotuko ditugu. Eginda daudenean, piper txorizeroa eta tomate-saltsa bota, eta su bigunez berotuko dugu berriro. Tripakiak bota eta 20 minutuan su motelean egosiko ditugu. Gatza bota eta lurrezko kazolan zerbitzatuko dugu.
(Aikor! 53) 2006ko urria

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).