Osagaiak (4 lagunentzat):     – Kilo bat txipiroi (garbituta)     – 3 kipula ertain     – 6 berakatz ale     – Tomate frijitua, baso txiki bat     – Ardau baltza, baso txiki bat     – Txipiroi tinta, 6-8 zorrotxo     – Oliba olioa     – Gatza | |
Prestatzeko era: Â Â Â Â Berakatza eta kipula ondo txikitu, eta kazola batean erregosten jarriko doguz olioagaz. Potxatuta dagozanean, txipiroiak gehitu eta gatza botako dogu. Hogei bat minutu inguru eukiko doguz su motelean. Tomatea eta ardaua botako doguz eta azkenean txipiroi tinta (horrek ur apur bategaz nahastauta egon behar dau). Su motelean hamar bat minutu gehiago eukiko dogu. Txipiroiak bezperan edota jan baino hamabi ordu lehenago eginda badagoz, askoz hobeto. Zerbitzatzen diranean, ogi zati frijitu bategaz be oso gozo dagoz. |