| Osagaiak (4 lagunentzat):     – Aurreko eguneko ogi luze bat     – 1/2 kg txirla     – 200 g urdaiazpiko     – 4 berakatz atal     – 2 l barazki salda     – Oliba olioa     – Gatza     – Perrexila |
Egiteko era: Â Â Â Â Ogia zatitu eta kazola batean olioztatuko dugu. Xigortzen den bitartean, eragin beharko diogu. Barazki salda bota eta egozten utziko dugu 15 minutuan. Txirlak garbitu, saldara bota eta egozten izango ditugu ireki arte. Berakatzak txikitu eta mortero batean jarriko ditugu gatz apur batekin eta perrexilarekin. Dena ondo txikituko dugu. Zopara bota eta irakin bat emango diogu. Azkenik, urdaiazpikoa txikitu eta zartagin batean erregosiko dugu olio apur batekin. Zopara gehitu, dena nahastu, eta zopaontzi batean zerbitzatuko dugu. |