115 Berakatz zopa / Gabon Gauerako afari osasuntsu bat (1)

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko aza. 14a, 01:35

Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzat):
    – 1/3 bezperako ogia
         (xerratan ebakita)
    – 6 berakatz ale
    – 4 piper siku
    – 1/2 l. haragi-salda arina
    – Arrautza 2
    – Oliba olio apur bat
    – Gatz lodia
Prestatzeko era:
    Eltze baten olio zarrastada bat bota, eta bertan berakatzak gorrituko ditugu. Ogia gehitu, eta horrek olioa xurgatzen duenean, salda eta piperrak gehituko ditugu. Ordu laurden baten su eztitan izango dugu irakiten. Piperrak txinotik pasatu eta arrautzak irabiatuko ditugu. Zopari gehituko dizkiogu. Dena ondo mugitu, eta gatza botako dugu.
(Aikor! 55) 2006ko abendua