118 Dilistak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 28a, 00:00

Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzat):
    – 300 gr. Lenteja
    – Azenario bi
    – Piper berde bat (Errioxakoa)
    – Tomate heldu bat
    – Kipula bat
    – Txorizo bi
    – 150 gr. urdai zuri
    – Olioa, ura eta gatza
    – Patata bi
Prestatzeko era:
    Lapiko batean ur epelegaz lentejak, txorizoa, aznarioak eta piperra (garbitu eta txikituta) ipini su bizian. Era berean, zartagin batean olio apur bategaz urdaia (zati txikiak eginda) frijitu, kipula gehitu eta azkenik tomate heldua, erregosita dagoenenan bota lentejei. Patatak be txikitu eta erantsi. Ordu erdi bat su eztitan egosi eta gero, beharko baleu, bota gatza eta ur gehiago.
(Aikor! 56) 2007ko urtarrila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).