Osagaiak:     – 1 Kg. txirla     – 2 berakatz, xehe-xehe ebakita     – 1/4 l. ur edo arrain salda     – 3 koilarakada oliba olio     – 2 koilarakada perrexil xehatu     – 1 koilaratxo irin     – 1 zorrotada ardo zuri | |
Egiteko era:     Erregosi oliotan baratxuria, kazola zabal batean. Baratxuri pusketak oliotan “dantzan†hastean, gehitu irina eta eragin, bizi-bizi, egurrezko koilararekin. Orduan, ardo zuria bota eta arrain salda edo ur beroa erantsi berehala. Irakin minutu batez. Txirlak berehala sartu eta sutan eduki, bakarrik ireki arte (ez egosi luzaro txirla, gogortu egiten da eta; irekitakoan, prest dago jateko: kaltegarria da hortik aurrera sutan edukitzea). Zabaldu gainetik perrexil xehatua |