131 Gaztai eta limoi tarta (Gabonetako menua 3)

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 28a, 16:00

Maite Lekerika
Osagaiak:
    – 300 g Filadelfia gaztai
    – 500 ml esnegain
    – 4 koilarakada azukre
    – sobre bi limoizko gelatina
    – limoi baten zukua
    – 250 g Maria gaileta
    – 100 g gurin
    – azukrea
Prestatzeko era:
    Gailetak birrindu eta gurina urtuko dogu. Biak ondo nahastau eta molde baten zabalduko dogu. Gaztaia, esnegaina, azukrea, limoi zukua eta sobre bat gelatina (aurretik ur bero apur bategaz desegingo dogu) nahastau eta irabiauko dogu. Nahasketea moldera bota eta hozkailuan izango dogu 4 orduan. Hozten danean, beste gelatina sobrea ur berotan urtuko dogu eta tartari botako deutsagu ganetik. Hozkailura sartuko dogu berriro. (Tartea bezperan egiten badogu, hobeto) Moldetik atera eta hotz zerbitzatuko dogu.
(Aikor! 66) 2007ko abendua

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).