120 Indaba gorriak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 28a, 02:00

Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzat):     – 500 g. indaba
         (beratu barik)
    – Porru bat
    – Kipula txiki bat
    – 2 patata
    – 3 piper siku


    – 2 txorizo
    – 4 urdai zati
    – 4 saihets zati
    – Olio apur bat
    – Gatza
Prestatzeko era:
    Presio-eltze batean indabak sartuko ditugu ur hotzetan. Su bizian izango ditugu, eta ordu laurden batean utziko ditugu irakiten. Ur hotza bota eta berriro jarriko ditugu irakiten. Gauza bera beste bi aldiz egingo dugu.
    Porrua txikitu eta eltzera botako dugu. Zartagin batean kipula erregosi (olio apur bat erabili) eta gehituko dugu. Piper sikuak garbitu eta horiek ere botako ditugu. Azkenik, txorizoak (erdibituta), urdaia, saihetsak eta patatak gehituko ditugu. Ura nahikoa bota, eta eltzea estaliko dugu.
    Balbula bueltaka hasten denean, hiru ordu laurden edukiko dugu sutan. Indabak eltze zabal batean aterako ditugu. Behar izanez gero, gatza eta ura botako ditugu. Saltsa gustura loditu arte, edukiko dugu su eztitan.
(Aikor! 57) 2007ko otsaila