121 Artxoa labean

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 28a, 03:00

Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzat):     – 3 kg. artxo
    – Berakatz buru bat
    – 200 g. txarri-koipea
    – Oliba olioa
        (zurrustada bat)
    – Limoi baten zukua
    – Gatza
    – 200 cl. ardao zuria

        
Prestatzeko era:
    Koipea, olioa, limoia eta gatza nahastu, eta irabiatu egingo doguz, ore antzeko bat lortu arte. Berakatz burua birrinduko dogu, azala eta guzti. Artxoa berakatzaz eta orez igurtziko dogu. Ganetik berakatzak botako deutsaguz, eta albal-paperez ondo estaliko dogu.
    Labean 200 gradutan sartuko dogu, eta ordubete inguru pasatu ostean, bueltea emon eta ardaoa botako dogu. Ordu laurden bat gehiago izango dogu albal-paperagaz. Ondoren, albala kendu eta gorritzen itxiko dogu 125 gradutan. Saltsea ganetik botako dogu, eta, beharrezkoa bada, ur apur bat be bai. Artxoa entsalada bategaz lagunduko dogu
(Aikor! 58) 2007ko martxoa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).