122 Txanpiñoiak pernilagaz

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 28a, 04:00

Maite Lekerika
            
Prestatzeko era:
    Zartagin batean olioa, piper mina eta berakatzak (azken horiek ondo txikituta) jarriko doguz sutan. Gorritzen hasi baino lehen, txanpiñoiak, gatz apur bat eta pernila botako doguz. Koilara bategaz eragin, eta, azkenik, ardo zuria botako dogu. Apur bat gutxitzen danean, eginda dagoz.
            
Osagaiak (4 lagunentzat):
    - 600 g. txanpiñoi
    - 6 berakatz ale
    - 100 g. pernil
    - piper min apur bat
    - zurrutada bat ardo zuri
    - olioa
    - gatza
    - ardo zuria

(Aikor! 59) 2007ko apirila