123 Konpo-natilak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 28a, 00:00

Maite Lekerika

Osagaiak (4 lagunentzat):
    – 2 sagar; hobe, garratzak
    – Litro erdi esne
    – Sobre bat natilla
    – 125 g azukre
    – Kanela hauts apur bat


Prestatzeko era:
    Sagarrak zuritu, haziak kendu eta egozten ipiniko doguz ur apur baten. Bigunduta dagozanean, irabiagailuz pure bat egin eta gordeko dogu. Beste alde batetik, natillak esne apur bategaz urtu, eta gainerako esnea azukreagaz ipiniko dogu surtan. Irakiten hasten danean, natillak bota eta su motelean minutu pare baten eragingo dogu, gelditu barik. Azkenik, postrerako lau katilutan sagardo purea bota eta horren gainean natillak. Kanela hauts apur bat bota, eta hozkailuan sartuko doguz. Fresko badagoz, askoz gozoago.
(Aikor! 60) 2007ko maiatza

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).