Osagaiak (4 lagunentzat): – 2 sagar; hobe, garratzak – Litro erdi esne – Sobre bat natilla – 125 g azukre – Kanela hauts apur bat | |
Prestatzeko era: Sagarrak zuritu, haziak kendu eta egozten ipiniko doguz ur apur baten. Bigunduta dagozanean, irabiagailuz pure bat egin eta gordeko dogu. Beste alde batetik, natillak esne apur bategaz urtu, eta gainerako esnea azukreagaz ipiniko dogu surtan. Irakiten hasten danean, natillak bota eta su motelean minutu pare baten eragingo dogu, gelditu barik. Azkenik, postrerako lau katilutan sagardo purea bota eta horren gainean natillak. Kanela hauts apur bat bota, eta hozkailuan sartuko doguz. Fresko badagoz, askoz gozoago. |