Osagaiak (6 lagunentzat): – Azenario txiki bi – 100 g leka – Zainzuri bi – Ilarrak (lata txiki bat) – 6 arrautza | – Litro bat esnegain – Zurrustada bat tomate frijitu – Gatza – Margarina edo gurina – Ogi birrindua – Budin-molde handi bat | |
Prestatzeko era: Barazkiak egosi eta txikitu egingo doguz. Arrautzak, esnegaina eta tomatea ontzi baten ipini eta gatz apur bat botako deutsegu. Danak ondo irabiau ostean, barazkiak gehituko deutsaguz nahasketeari. Moldea margarinaz igurtziko dogu barrutik eta ogi birrindua be botako dogu, gero budina ondo atera ahal izateko. Moldea nahasketeagaz bete eta laban sartuko dogu maria bainuan; laban 30-40 minutuan izango dogu 180 gradutan. Hotz zerbitzatuko dogu, maionesa apur bategaz lagunduta. |