126 Kafezko flana

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 28a, 09:00

Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzat):
    – 4 arrautza
    – 150 g azukre
    – 1/2 litro esne
    – “Nescafe” sobre bi
    – Kafe likorea
    – Karamelu likidoa
    – 4 flan-molde
    – Esnegaina

        
Prestatzeko era:
    Moldeak karameluaz igurtziko doguz. Osagai guztiak irabiatu eta, dena nahastauta dagonean, moldeetara botako dogu. Moldeak laban sartuko doguz 180-200 gradutan, eta 30 minutuan gitxi gorabehera ur-bainuan izango doguz. Flanak eginda dagozan jakiteko, orratz batez zulotuko doguz erdian. Flanak hotz zerbitzatuko doguz, nata apur bategaz lagunduta.
(Aikor! 63) 2007ko iraila