128 Barazki-zopa

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 28a, 11:00

Maite Lekerika
Prestatzeko era:
    Barazki desidratauakaz izan ezik, beste osagai guztiakaz salda on bat prestauko dogu: horretarako, ordubete inguru izango doguz presio-eltzean. Saldea iragazi, eta surtan ipiniko dogu. Irakiten hasten danean barazki deshidratauak bota, eta hamar minutuan izango dogu surtan. Okela zatiak gehitu eta on egin!
Osagaiak (4 lagunentzat):
    – 100 g barazki desidratau,
        juliana erara moztuta
    – 1/4 zankarroi
    – 1/4 oilasko
    – Azenario bi
    – Porru bat
    – 100 g garbantzu
(aurreko egunean beratzen ipini)
    – Tomate heldu bat
    – Perrexila
    – Gatza
         
(Aikor! 65) 2007ko azaroa