Osagaiak (4 lagunentzat):     – 36 langostino         (egosiak eta zurituak)     – 400 g txaka     – 4 arrautza     – 400 ml esnegain     – jogurt natural bat     – tomate frijitua         (zurrustada bat)     – gatz apur bat     – letxugea, juliana erara ebagia     – gurin apur bat     – urun apur bat     – maionesea     – koñaka (zurrustada bat)                                 | Prestatzeko era:     Txaka eta 12 langostino txikituko doguz. Beste osagai guztiakaz nahastau eta irabiau egingo dogu. Erroska formako molde bat hartu eta gurinaz igurtziko dogu. Uruneztatu be egingo dogu. Moldera orea botako dogu eta laban ur-bainuan izango dogu 175 gradutan. Egosten 45 minutuan utziko dogu (bezperan egiten badogu, hobeto). Moldea ur epeletan sartuko dogu minutu baten, bertatik orea edo erroska errez atera ahal izateko.     Saltsa arrosa: pote txiki batean maionesea, tomate frijitua (neurri berdinean biak) eta koñaka irabiauko doguz. Erroskoa plater handi baten ipiniko dogu eta saltsea botako deutsagu ganetik. Beste langostinoak eta letxugea erroska apaintzeko erabiliko doguz. |