| Osagaiak: – 8 lebatz-trontza – 300 g txirla – 500 g-ko lata bat zainzuri – oliba olioa (zurrustada bat) – 6 berakatz atal – perrexila – gatza – uruna |
Prestatzeko era: Berakatzak ondo txikitu eta oliotan jarriko doguz lurrezko kazola baten. Surtan ipini eta berakatzak igoten hasten diranean, lebatza gehituko dogu (aurretik gatza bota eta uruneztatu beharko dogu). Lebatza su eztian izango dogu. Minutu bat pasau ostean, bueltea emon eta zainzurien ura eta txirlak botako doguz. Suabe-suabe eragingo deutsagu, harik eta saltsea atera arte. Perrexilea bota eta eragiten jarraituko dogu. Eginda dagoanean, zainzuriak gehituko doguz. Berotu apur baten eta zerbitzatuko dogu. |