132 Zankarroiz betetako piperrak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 30a, 00:00

Maite Lekerika
Osagaiak betegarria egiteko:
    - Lata bat pikillo piperrak
    - kinpula bat
    - 4 berakatz ale
    - piper berde bat
    - azenario bi eta zankarroia
(salda egiteko erabili doguzanak aprobetxatu geinkez, adibidez)
    - koilarakada bi urun
    - edalontzi erdi esne
    - gatza
Saltsa egiteko:
    - Kinpula bi
    - 4 berakatz ale
    - piper berde bat
    - pikillo piper bi
    - 250 ml esnegain
    - esne apur bat
Prestatzeko erea:
    Kinpulea, berakatzak eta piperra txikitu ostean olio apur baten frijituko doguz su eztian. Azenarioak eta okele be txikituko doguz eta frijitutako barazkiei gehituko deutseguz. Koilarakada bi urun, edalontzi erdi esne eta gatz apur bat bota eta bost minutuan egosten izango dogu. Hoztu eta gero piperrak beteko doguz.
    Saltsea egiteko, kinpulak, berakatzak eta piper berdea olio zurrusta baten erregosiko doguz. Pikillo piperrak, esnegaina eta gatz apur bat botako doguz. Irabiagailuz ondo nahastuko dogu dana, eta saltsea lodiegi ateratzen bajaku, esne apur bat gehituko deutsagu. Saltsea piper beteen ganean botako dogu eta minutu pare baten kazola baten berotuko doguz.
(Aikor! 67) 2008ko urtarrila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).