134 Olio-azea Maite Lekerika

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 30a, 02:00


Osagaiak (lau lagunentzat):
    – Kilo eta erdiko azea bat
    – 4 berakatz atal
    – Oliba-olio txorrostada bat
    – Ozpin txorrostada bat
    – Ur apur bat
    – Gatza
Prestatzeko era:
    Lehenengo eta behin, azea garbitu eta txikitu egingo dogu. Presino-lapikoan ura, ozpina eta gatza ipiniko doguz su bizian. Irakiten hasten danean, azea botako dogu. Tapea eta balbulea ipiniko doguz. Balbulea 15 minutuan bueltaka ibili ostean, surtatik kenduko dogu. Mahaira aterateko orduan, berakatzak prijidu eta ganetik botako doguz.

(*) Oharra: presino lapikoaren ordez lapiko lasterra erabiliz gero, azea bost minutuan izan beharko dogu surtan. Errezeta hau azaloreagaz be prestau leike. Azalorea bost minutuan izan beharko dogu egosten.
(Aikor! 69) 2008ko martxoa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).