Osagaiak (lau lagunentzat): – Oilasko eder bat – 4 berakatz atal – Olioa – Gatza – Edalontzi bat ardo zuri – Aluminio-papera | Prestatzeko era: Garbitu oilaskoa eta emon gatza. Igurtzi olio apur bategaz eta ipini lapiko baten. Txikitu berakatzak eta bota ganetik. Estali oilasko aluminio-paperaz eta sartu laban 180 gradutan. Handik hiru laurdenera busti ardauz eta estali barriro. Hogei minutu pasa ondoren, kendu papera eta noizean behin busti saltseaz. Beharrezkoa bada, ur apur bat bota daiteke. Urre kolorea hartzen dauenean eta hazurra mugitzen danean, eginda dago. |