Prestatzeko era: Kipulea eta berakatzak ondo txikitu, eta kazola baten ipiniko doguz olioagaz batera. Erregosten danean, untxia gehituko dogu (aurretiaz, gatza botako deutsagu). Egiten itxiko dogu. Tomatea eta azenarioak kubotan ebagi, eta untxiari buelta emoten deutsagunean botako doguz kazolara. Ardau zuria bota, eta urez estaliko dogu gisatua. Su motelean izango dogu ordu erdian. Untxia ia eginda dagoanean, patatak, txanpinoiak eta idarrak gehitu, eta su motelean itxiko dogu, patatak egin eta saltsea loditu arte. | Osagaiak (lau lagunentzat): – Kilo bat untxi – Kipula handi bat – Azenario bi – Tomate heldu bat – Berakatz atal bi – 150 g txanpinoi – Lata txiki bat idar – Oliba-olio txorrostada bat – Hiru patata ertain – Edalontzi txiki bat ardau zuri – Gatza eta ura |