138 Kalabaza-krema

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 30a, 06:00

Maite Lekerika
Osagaiak(lau lagunentzat):
    - 1,5 kg kalabaza
    - Porru 2
    - Kipula handi bat
    - Patata bat
    - 4 berakatz atal
    - Olioa
    - Gatza
    - Ura
Prestatzeko era:
    Kipula eta porruak garbitu ondoren, txikitu egingo doguz. Eltze batera olio zurrustada bat bota, eta kipula eta porruak erregosiko doguz bertan. Berakatzak eta patata gehituko doguz eta bost minututan izango dogu eragiten su eztian. Azkenik, kalabaza, ura eta gatz apur bat botako doguz eta ordu erdian egosten eukiko dogu dana. Eginda dagoanean, irabiatuko dogu. Gustukoa bada, ogi-zati prijiduakaz atera daikegu mahaira. Epel edo bero zerbitzatuko dogu.
(Aikor! 73) 2008ko uztaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).