140 Porrusalda saiheskiagaz

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 30a, 10:00

Maite Lekerika
Osagaiak (lau lagunentzat):
    - 6 porru
    - Kilo erdi saiheski
    - Kilo bat patata
    - Azenario bi
    - 200 g kalabaza
    - Piper siku bi
    - Ura, gatza eta oliba-olio
        txorrostada bat
Prestatzeko era:
    Lapiko baten ura jarriko dogu surtan. Irakiten hasten danean saiheskia, kalabaza eta azenarioak botako doguz. Bost minutu pasa ondoren, piperrak, porruak eta patatak (arretiaz garbitu eta txikituko doguz) gehituko doguz. Olioa eta gatza be botako doguz. Su eztian hogei minutuan izango dogu egosten.
(Aikor! 75) 2008ko urria