142 Azalorezko krema (Gabonetako menua 1)

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 30a, 14:00

Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzat):
    – Azalore erdia
    – 100 g ganba zuritu
    – 4 berakatz-zati
    – Limoi erdiren zukua
    – Oliba-olio txorrostada bat
    – Ura eta gatza
    – Bezperako ogia dadotan ebagia
         eta prijituta


Prestatzeko era:
    Azalorea 20 minutuan izango dogu uretan egosten. Gatza be botako deutsagu. Berakatzak oliotan gorrituko doguz, eta horreek eta limoi zukua gehituko deutsaguz azaloreari. Irabiagailutik pasatuko dogu. Zartagin baten olio-tanta batzuk bota, eta ganbak salteatuko doguz. Ganbak kremari gehitu eta ogi prijituak lagunduta mahairatuko dogu.


(Aikor! 77) 2008ko abendua