141 Porrusalda makailaoagaz

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko abe. 30a, 12:00

Maite Lekerika
Prestatzeko erea:
    Azenarioak eta kalabaza garbitu eta txikituko doguz. Lapiko baten ura iminiko dogu surtan. Irakiten hasten danean, barazkiak botako doguz. Hamar minutu pasau ostean, porruak, makailaoa eta piperrak gehituko doguz; eta beste hamar minutu pasau ostean, patatak. Patatak erdi eginda dagozanean, berakatzak oliotan frijidu eta lapikora botako doguz. Gatza bota eta su motelean izango dogu bost minutuan.
Osagaiak (lau lagunentzat):
    – 6 porru
    – 250 g makailao, txikitua
(gau osoan beratzen iminikoa)
    – Kilo bat patata
    – Azenario handi bi
    – 200 g kalabaza
    – Piper siku bi
    – 4 berakatz atal
    – Oliba-olio txorrostada bat
    – Ura eta gatza
(Aikor! 76) 2008ko azaroa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).