Osagaiak (lau lagunentzat):     – Kilo bat untxi     – Kipula handi bat     – Azenario bi     – Tomate heldu bat     – Lau berakatz atal     – Piper berde bat     – Oliba-olio txorrostada bat     – Edalontzi txiki bat ardau zuri     – Koñak txorrostada bat     – Uruna, gatza eta ura | |
Prestatzeko era:     Untxia txikitu ostean, gatza egin eta urunetatik pasauko dogu. Barazkiak garbitu eta zatitu egingo doguz. Olioa zartagin baten ipiniko dogu berotzen, eta untxia hantxe prijiduko dogu. Gorritzen daneko, untxia atera eta barazkiak botako doguz. Hareek erregosi egingo doguz.     Untxia eta barazkiak kazola baten sartuko doguz. Koñaka bota eta sua emongo deutsagu alkohola erre arte. Orduan,ardau zuria bota, eta urez estaliko dogu. Kazolari estalkia ipini eta ordu erdian izango dogu su motelean. Untxia kazolatik atera eta barazkiak irabiauko doguz. Untxia eta barazkiak kazolara sartuko doguz barriro, saltsea egin arte. |