145 Patatak Errioxako erara

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2010ko urt. 11a, 01:00

Maite Lekerika
Prestatzeko erea:
    Kinpulea garbitu eta txikitu ostean, kazola baten erregosiko dogu. Txorizoak eta saiheskia be txikitu eta kazolara botako doguz. Su eztitan pare bat minutuan eukiko dogu prijitzen. Patatak (aldez aurretik zuritu, garbitu eta dadotan txikituta), ura, gatza eta kaiena botako doguz. Kazoleari estalkia jarri eta surtan 20 minutuan izango dogu.
        
Osagaiak
            (lau lagunentzat):
    – Kinpula eder bat
    – Kilo bat patata
    – Txorizo bi
    – 250 g saiheski
    – Kaiena
    – Olioa, ura eta gatza


        
(Aikor! 79) 2009ko otsaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).