Osagaiak (lau lagunentzat): – 300 g makarroi – 1/2 k tomate birrindu – Tomate prijitua (zorrotada bat) – 100 g pernil (takotan) – 6 txanpiñoi (txikituak) – Txorizo erdia (txikitua) – 4 berakatz atal – Olioa, ura eta gaztaia | |
Prestatzeko erea: Makarroiak ur ugaritan egosiko doguz, gatza eta olio zorrotada bategaz (15 minutuan). Sarritan eragingo deutsegu, eta egosita dagozanean, ur hotzagaz garbitu eta gordeko doguz (uretan). Kazola baten olioa iminiko dogu. Berakatzak txikitu eta kazolara botako doguz. Gorritzen hasten diranean, txorizoa eta pernila botako doguz. Osagaiei apur bat eragin eta txanpiñoiak botako doguz. Tomate birrindua gehituko dogu eta ostean, tomate prijitua eta gatz apur bat. Makarroiei ura kendu eta horreek saltsara botako doguz. Su txikian bost minutuan izango doguz egosten. Jan baino lehen, 10 minutuan itxiko dogu jalkiten. |