Osagaiak (4 lagunentzat): – 4 kalabazin – Kinpula bat – Piper gorri bat – Piper berde bat – Tomate heldu bat – Arrautza bi – Olioa – Gatza | |
Prestatzeko erea: Osagai guztiak prestau behar dira; hau da, garbitu, zuritu, haziak kendu eta txikitu. Lapiko baten olio apur bat botako dogu eta, bero dagoanean, osagaiak gehituko doguz banan-banan: lehenengo, kinpula; hiru minutu geroago, piperrak; geroago, tomatea; eta, azkenik, kalabazinak eta gatza. Su eztian izango dogu. Arrautzak irabiatuko doguz. Lapikoan dogun nahastea biguntzen danean, arrautzak botako doguz. Danari eragin, eta minutu baten itxiko dogu egosten. |